Inauterietako jakingarriak

Aiurri 2026ko otsailaren 13a

Desfilea ikusteko gune egokituak, gaueko bus zerbitzua, erasoen aurkako telefono-zenbakia, argazki-lehiaketa...

Andoaingo Udalak eta herriko eragileek egitaraua prest dute eta, gutxi-asko, festazale gehienek ondotxo dakite jaiaren muina zein den: mozorrotzea da lehen urratsa. Eta, hortik aurrera, gozatzea.

Gune egokituak

Mugikortasun mugatua duten pertsonek desfilea ikusteko guneak izango dituzte Zumea kalean, Juan Bautista Erro kalean eta Goikoplazan.

Gaueko bus zerbitzua

Larunbatetik iganderako gauean bus zerbitzua antolatu du Udalak. Agustin Leitza 1 geltokitik irtengo da eta ibilbidean Sorabillaraino joango da. Geldialdiak eskaeraren arabera egin daitezke.

Erasoen aurrean, arreta

Erasoen aurreko arreta-zerbitzua martxan izango du Udalak.  Honako hau da telefono-zenbakia: 676 567 724.

Erasoen aurreko arreta-zerbitzua martxan izango du Udalak.  Honako hau da telefono-zenbakia: 676 567 724.

Argazki lehiaketa

Datorren urteko egitarauaren azalean argitaratzeaz gain, 350 euroko saria irabaziko du argazki onenaren egileak. Martxoaren 23an aurkeztu behar da lana Bastero Kulturgunean. Oinarriak Andoain.eus webgunean kontsulta daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!