Gizarte-kohesioa hizpide izango dute Andoainen

Aiurri 2026ko otsailaren 16a

Sebastian Mora Rosado, soziologian doktorea eta Elizaren Gizarte Doktrinako masterduna.

Movimiento polÌtico por la unidad, Fundacion Igino Giordani eta Oreki Pazea ageri dira antolatzaileen artean. Sustatzaileen artean da Mikel Arregi andoaindarra.

Zer da Movimiento polÌtico por la unidad (MPU)? Hainbat alderdi eta joeratako politikarien nazioarteko mugimendua da. Munduko ordena justuago eta anaiartekoago bat lortzeko konpromiso komunak batzen ditu. Mugimendua Italian sortu zen, zehazki Napolin, 1996an. Haientzat garrantzitsua da jarduera publikoaren ikuspegia aldatzea: anaitasunak funtsezko zutabea eta jarraitu beharreko lan-metodoa izan behar du.

Hala, Herritarrentzat, gizartearentzat oro har eta alderdi politikoentzat irekita daude. Kasu honetan, politikariei laguntzen eta entzuten irakasten saiatzen dira, eta "anaitasuna kategoria politiko gisa" defendatzen dute.

Jardunaldia Urigain Etxean: Otsailak 21, larunbata

  • 10:00 Ongietorria.
  • 10:15-11:30 Gizarte-kohesioari buruzko hitzaldi-solasaldia. Sebastian Mora Rosado, soziologian doktorea eta Elizaren Gizarte Doktrinako masterduna.
  • 11:30-12:00 Atsedenaldia, kafea.
  • 12:00-12:45 Foessa txostena, Gipuzkoako errealitate sozialera egokitua, Jose Emilio Lafuente C·ritas Gipuzkoako idazkari nagusiaren eskutik.
  • 12:45-13:15 Solasaldia.
  • 13:15 Amaiera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!