Honako hauxe da deitzaileen aurkezpena, ekitaldi-sortaren harira idatzi dutena: "Andoain herri zaintzailea bilakatu nahi dugu, elkarrekikotasunean oinarrituko den herri bizigarriagoa sortu. Sinistuta gaude zaintzek bizitza mantentzen dutela, eta gainera egunerokoan ongizatea eskaintzen digutela; hots gure existentziaren oinarri direla. Alabaina, ezin ditugu zaintzak esentzializatu eta erromantizatu. Alde batetik, askatasuna eta duintasunarekin lotu gaitzakete; bestetik, zapalkuntza eta diskriminazioarekin. Egun, abusu egoera asko gertatzen diren eremu dira eta bidegabekeria horiei aurre egiteko lanean jarraitu nahi dugu. Andoain herri zaintzailea bilakatu nahi dugu, elkarren ondoan herri bizigarria sortu".
Ekitaldi-sorta egingo dute, otsailetik ekainera.
Hitzaldia:
otsailak 21, larunbata
- Izenburua: "Hitz egin dezagun gure zaintzaz. aurretiazko borondateak prestatzen".
- Hizlaria: Olaia Arana.
- Tokia: Bastero Kulturgunea.
- Ordutegia: 11:00-13:00.
- Hizkuntza: Elebitan.
Mahai-ingurua:
martxoak 20, ostirala
- Izenburua: "Zahartzeko Manerak Euskal Literaturan".
- Hizlariak: Arantxa Urretabizkaia eta Yolanda Arrieta.
- Gidaria: Iratxe Retolaza.
- Tokia: Bastero Kulturgunea.
- Ordutegia: 18:00-20:00.
- Hizkuntza: Euskara.
Dantza-saioa:
Apirilak 21, asteartea
- Gaia: Dantza garaikideko tailerra.
- Dinamizatzailea: Cristina Andreu (Klaap).
- Tokia: Bastero Kulturgunea.
- Ordua: 18:00-19:00.
- Hizkuntza: Euskara.
Hitzaldia:
Apirilak 23, osteguna
- Izenburua: "Bideragarriak al dira etxe kolaboratiboak Andoainen?".
- Hizlaria: Koldo Telleria.
- Tokia: Bastero Kulturgunea.
- Ordua: 17:30-19:30.
- Ordua: Euskara.
Mahai-ingurua:
Maiatzak 21, osteguna
- Gaia: "Bizitza independienteak eta desgaitasuna".
- Hizlariak: Mikel Malkorra (Elkartu, Gipuzkoako desgaitasun fisikoa duten pertsonen federazio koordinatzailea) eta Javier Arroyo Mendez (Foro de vida independiente y divertad).
- Tokia: Bastero Kulturgunea.
- Ordua: 17:30-19:30.
- Hizkuntza: Gaztelera.
Mahai-ingurua:
Ekainak 11, osteguna
- Gaia: "Zaindu ditzagun zaintzaileak eta ehundu sare komunitarioak".
- Maitelan Zaintza Kooperatiba Tokia: Bastero Kulturgunea.
- Ordua: 17:00.
- Hizkuntza: Gaztelera.