“Gobernu taldeak ez du Andoaingo interes orokorra defendatu”

Aiurri 2026ko otsailaren 12a

Espainiako Gobernutik N-1 errepidearen trazatuaren azterlanerako iritsi zen diru-partidaren erdia baliatu gabe geratu dela eta, gobernu taldearekin kritiko agertu da Andoaingo PSE-EE.

Oharra zabaldu du Andoaingo PSE-EEk: “EH Bilduk baliabideak izan ditu (476.000 euro), denbora (bi urte baino gehiago) eta jarduteko nahikoa marjina politikoa, baina erdibidean geratzea erabaki du. Emaitza argia da: Andoainek 250.000 euro baino gehiago galdu ditu eta bere etorkizuna eta bizilagunen bizi-kalitatea baldintzatuko dituen erabaki estrategiko batean eragiteko gaitasuna galdu du. Beste behin, aukera galdua da Andoainentzat”.

Larritasun handikoa dela iritzi dio Aritz Alkain bozeramaileak: “Ez gaude doikuntza administratibo soil baten aurrean; lehen mailako arduragabekeria politiko baten aurrean gaude. Dirua ez da bueltatzen soberan dagoelako, baizik eta ez delako landu, ez delako planifikatu eta ez delako azkenera arte Andoaingo interes orokorra defendatu”.

Oharra bere osotasunean

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!