Andoaingo Udalak Espainiako Gobernutik jasotako 476.000 euroko dirulaguntzari buruzko argibideak eman ditu, bide batez, PSE-EEren oharrari erantzuna emanez: "Eginbide batzuk zehaztu ziren eta, 2023-2027 legealdia hasi zenetik, burutu beharrekoak aurrera eraman dira. Alde batetik, mahai gainean zeuden proposamen desberdinen arteko azterketa konparatiboa egin zen. Bestalde, zarata eta kutsadura mailen neurketak egin ziren. Halaber, Udal gobernuarentzako oinarrizkoa den gizarteratze prozesua ere gauzatu zen. Eginbide hauek guztiek 230.000 euroko gastua izan dute. Udal Gobernuak adierazi nahi du ezarritako helburu guztiak bete direla eta diru publikoaren erabilera arduratsua egin dela. Halaber, behar izan ez den diruaren itzulketa egin da".