Txokolate-jatearekin ekin diote inauterien ospakizunari Bertxingo kideek

Aiurri 2026ko otsailaren 13a

Elkarteko hainbat boluntarioek prestatu zuten txokolatea, eta biziki eskertu zieten Anbrosia Olabide egoitzara atzo arratsaldean gerturatu ziren 150etik gora bazkideek. Arratsalde polita igaro zuten guztiek ere. Argazki-sorta, hemen:

  

Hona nortzuk aritu ziren sukaldean nahiz zerbitzen: Paco Vicente, Angelita Ballesteros, Flor Lopez, Antonio Gonzalez, Domingo Garcia , Angel Sanchez, Jovi Zarate, Juli Correas, Jesus Alvarez Mari Carmen Ortega, eta, Maria Angeles Garcia.

Beste bi ekitaldekin eutsiko diote Bertxingo bazkideek jai-giroari:

Otsailak 13, Ostiral Mehea:

15:45 "Con falda y a lo loco" filmaren emanaldia. Zuzendaria: Billy Wilder. Aktoreak: Marilyn Monroe, Jack Lemmon eta Tony Curtis. Elkartean.

 

Otsailak 14, larunbata:

13:30 Bazkaria, Oianume jatetxean. Irteera, San Martin eliza atzealdetik autobusetan, 13:30ean. Izena ematea, elkartearen egoitzan, astearte eta ostegunetan (16:00-18:00).

Antolatzaileek parte-hartzaileei gonbidapena luzatu diete mozorrotuta joan daitezen, “batez ere, bazkal ostean, festa izango delako jantokian bertan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!