Lebiton konpartsaren kalejirarik ez da izango, eguraldi txarra dela medio

Aiurri 2026ko otsailaren 13a

Lebiton, iazko inauterietan.

Asteburuan eguraldiari begira egon beharra dago eta, itxura guztien arabera, gaurkoa eta biharkoa ez dira eguzkitsuak izango. Gaurkoz, esaterako, Lebiton konpartsa ez da irtengo.

Egun euritsuetan erraldoiak eta buruhandiak ez dituzte kalera ateratzen. Gaurko aurrikuspenak ikusita, Lebitonek konpartsa ez ateratzea erabaki du. Andoaingo Inauterietako gainerako hitzorduak egingo dira, hala nola, jolasak Gaztelekuan eta Malkogarriyak taldearen kontzertua Goikoplazako olanapean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!