Euskaldunako zuzendaritzak zabaldu duen oharrean eman dituzte txangoaren gaineko azalpenak: “Ciudad Rodrigon (Salamanca) hartuko dugu ostatu, Gata mendilerroaren zati bat ukituko dugu, baita Arribes del Duero mendietan ere, eta Portugalen, Guarda eta Viseu hirietan izango gara. Mendia eta turismoa tartekatuko ditugu, eta, jakina, ibilaldi motza eta luzeak ere bai”.
Otsailaren 18tik aurrera eman dezakete izena bazkideek eta otsailaren 24tik aurrera bazkide ez direnek, Kale Nagusiko egoitzan.
Nafarroa Beherean, hurrengo txangoa
Nafarroa Behereko zenbait paraje zeharkatuko ditu Euskaldunak antolatu duen hurrengo mendi-txangoak, otsailaren 22an.
Hain zuzen, Arrosa udalerritik irten eta Irulegiko udalerrian amaituko dute. Bidean, Larla (700 m.) eta Ehiarze-Jara (800 m.) mendigainetatik igaroko dira.
Otsailaren 19ra arte eman liteke izena, astearte eta ostegunetan, 19:00-20:30 ordutegiarekin, egoitzan bertan. Eta bestela, watxapez (688684028) nahiz korreoz (euskaldunamt@yahoo.es).
