Museo etnografikoa hornitze-lanetan ari zirela egin dute aurkikuntza Burdinako kideek. Hain zuzen, txatartegi batetik hainbat objetu ekarri zituzten museora atzo, eta gaur goizean piezaz pieza aztertzen hasi direnean hartu dute ezuste galanta, granada batekin egin baitute topo.
Ertzaintzako artezilariek adierazi dutenez, espoletarik gabe zegoen granada, eta nahiz eta arriskukoa ez izan, berarekin eraman dute leku seguru batean lehertzeko asmotan.