Autokarabanen presentzia eta aparkalekua arautzea eskatu du EAJ-PNVk, mozio bidez

Aiurri 2026ko otsailaren 20a

Andoaingo EAJ-PNVk araudi argi bat eskatzen du, “Andoaingo espazio publikoaren erabilera egokia eta bizikidetza bermatzeko tresnarik onena” delakoan.

Xede zehatza du jeltzaleen proposamenak: “ordenantza espezifiko bat onartzea denbora-mugak ezartzeko, santzio-erregimen argia finkatzeko eta auzokideen arteko gatazkak saihestuko dituzten gune arautuak aztertzeko”. EAJ-PNVk mozio bat erregistratu du hurrengo ohiko osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!