Zabalgunea Amenabar auziari buruzko arreta zerbitzua ematen jarraituko du Andoaingo Udalak

Aiurri 2026ko otsailaren 21a

Ohar bidez, argibideak ematen jarraituko dutela iragarri dute. Era berean, antolatzeko edo biltzeko asmoa dutenentzat Urigain Kultur Etxea uzteko prest dira.

Arreta eta informazio orokorra:

Alkatetzaren ohiko ordutegian. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
Beste ordutegi batean bilera eskatzeko, hitzordua eskatu behar da 943 300 829 telefonoan.

Espedienteari buruzko informazio teknikoa:

Arreta-zerbitzuan eskaera luzatu Hirigintza Lansailari.

Jakinarazpenekin lotutako gorabeherak:

Arreta-zerbitzuan eskaera luzatu Hirigintza Lansailari.

Auzo-erkidegoen, jabekideen eta finka kudeatzaileen bileratarako gunea:

Urigain Kultur Etxeko ekitaldi-aretoa erabili daiteke, aldez aurretik arreta-zerbitzuan eskatuta. Egun erabilgarriak

  • Otsailak: 23-25-27. Ordutegia: 18:00-20:30.
  • Martxoak: 2-4-6-9-11-13-16-18-23-25-27. Ordutegia: 18:00-20:30.
  • Apirila: eskaeraren arabera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!