Kantari ikuskizunaren entseguak, Basteron

Aiurri 2026ko otsailaren 22a

Bart entseatzen aritu dira Kantariko partaideak Bastero Kulturguneko auditorioan. Hilaren 28an jendaurrean ariko dira, arratsaldean hasiko den emanaldian.

Kantari gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da. Debagoienan abiatu zen eta dagoeneko hainbat udalerrietara zabaldu da: Andoainera, esaterako. Helburua neska-mutikoek euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da.

Aitor Agiriano Kantari ikuskizuneko arduradunak entseguen eta egitasmoaren xehetasunak eman dizkio Aiurriri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!