"Soinu-banda, zinemaren arima ikusezina da, emozioa indartzen, atmosfera definitzen eta ikuslearen esperientzia gidatzen duen funtsezko tresna narratiboa da". Halako printzipioari eutsi diote Bandako musikariek, kontzertuari ekiterakoan.
Emezabal zuzendariak, inteligentzia artifiziala nagusitzen ari zaigun biziaro honetan musikariak musika zuzenean ikusteak eragiten duen plazera ezerekin alderezina aldarrikatu du kontzertuan barrena.
Bestalde, kontzertuaren amaieran, zuzendariak ikusleak oholtzara jeitsi eta musika bertatik bertara ikusi eta gozatzera gonbidatu ditu. Askok egin dute erantzun diote proposamenari, argazkietan ikus litekeen moduan.