Otsailak 27 Ostirala
Ostiral arratsen Bidenabar taldea ariko da zuzenean. Nafarroako Baztan bailaratik datorren musika egitasmoa da honakoa, eta kantu propioak eta bertsioak tartekatzen dituzte zuzeneko kantu zerrendan. Emanaldia Andoaingo Mugimendu Feministarekin elkarlanean antolatuta dago.
Otsailak 28 Larunbata
Larunbatean, berriz, Gailu taldeak hartuko du agertokia. Talde Andoaindarrak 'Bizi eta Ixo!' diskoa aurkeztuko du, lehen aldiz talde formazio berriarekin, izan ere, Mikel Txopeitia (bateria), Okene Abrego (ahotsa nagusia) eta Hodei Esteban (baxua) dira egun taldeko kideak. Musikalki, sailkatu ezineko koktelera dantzagarria da Gailu, zuzeneko bero eta eroarekin.
Bi kontzertuen ondoren, afaltzeko aukera izango da tabernan bertan. Mahai erreserbak 943 590 532 telefono zenbakira deituz edo irunberrike@gmail.com e-postara idatzita egin daitezke.
