N1 errepideko eta udalerri barruko trafikoa hankaz gora jarri duen istripua

Aiurri 2026ko otsailaren 24a

N1 errepidean, Bazkardo aldean, kamioiaren eta busaren arteko talka izan da goizeko 10:00ak aldera. Ez da zauriturik izan baina istripuak eragin handia izan du trafikoan.

Kalteak materialak izan dira eta, zorionez, ez da zauriturik izan.

Ezusteko galanta

Kanpotik begiratuta, oinezkoen begietara, ikusgarria izan da talka. Barruan zeuden bidaiarientzat, aldiz, ezusteko galanta. Bidaiari batek helarazitako argazki-sorta, jarraian:

Herri barrutik bideratu dute trafikoa

Irungo norabidean izan da ezbeharra eta, berehala, trafikoa udalerri barrutik biderkatu da. Hala, udaltzaingoa ari da istripuak eragindako soka arintzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!