Filmak eta solasaldiak, martxoan

Aiurri 2026ko otsailaren 25a

Zinemaz gozatzeko eta ikusitakoaren testuingurua osatzeko "Zine&Hitz" zikloa aurkeztu du Andoaingo Udaleko Euskara sailak. Saio guztiak Bastero Kulturguneko ekitaldi-aretoan dira, 18:30etan hasita.

Martxoak 3, asteartea

"Faisaien Irla"

Segidan, solasaldia Asier Urbieta zuzendariarekin.

Martxoak 10, asteartea

"Laburbira"

Euskal Herriko laburmetraien zikloa, Tauparen eskutik.

Martxoak 24, asteartea

"Itoiz, udako sesioak"

Solasaldia, Larraitz Zuazo zuzendarietako batekin.

Martxoak 31, asteartea

"Animo"

Solasaldia Alex Tello zuzendariarekin eta Telmo Irureta aktore nagusiarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!