Abiatu da formakuntza jaso eta lanean murgiltzeko programa

Aiurri 2026ko otsailaren 26a

"Andoain margotzen" izenekoa, proiektua Lanbidek diruz lagundutako lehentasunezko enplegu programan txertatuta dago

Hala, Andoaingo Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, zaurgarritasun arriskuan edota egoeran dauden pertsonei formakuntzan eta enplegagarritasunean laguntzen du. Honatx, ekimenaren muina, Udalak zabaldutako oharrean jasota bezala: "Programa horrek lan-orientazioko eta aholkularitzako ekintzak, laneko, zeharkako eta/edo lanbide-gaitasunei buruzko prestakuntza eta enplegua sortzeko ekintzak konbinatzen ditu, lanaldi partzialeko aldi baterako lan-kontratuen bidez (6 hilabetez, lanaldiaren % 75 eskainiz). Programa hori otsailaren 25etik irailaren 30era bitartean garatuko da. Espezialitateko prestakuntzaz gain, banakako orientazio-ekintzak egiten dira, bai eta pertsonen banakako laguntza ere, ondoren laneratzea sustatzeko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!