Ez daukate ahaztuta orain 25 urte jaio zela ondare historikoa berreskuratzeko helburuz jaio zen Burdina elkartea, eta efemeridea ospatzeko asmoz aparteko zenbait ekitaldi antolatu dituztela hurrengo hilabeterako gaineratu dute.
2026 urte berezi horri begira aurrera eraman nahi dituzten zenbait ekimen iragarri zituzten.
- Gordelekuko funtsen katalogazioarekin jarraitu. Etorkizunean Udalaren esku jarri ahal izatea da azken helburua. Hirugarren urtez jarraian ekingo diote ekimen horri.
- N-I errepideko mugarri zaharraren berriztatzearen bigarren faseari ekin.
- Andoaingo herriaren sarreretan zeuden errotulu edo kartelen erreplikak egin, oraindik zehazteke dagoen toki batean jartzeko.
- Ortzaikako karobiaren goiko baranda berriztatu.
- Bagonetarekin egin den moduan, XIX. mendeko errota-makina bat ekartzeko aukera egonik, Gordelekura ekarri, beste herrietan bezala Andoainen ere izan zen ogibide hori nolakoa zen herritarrei erakusteko.
- Karrikako kioskoa balioan jarri, oraingo egitura berrituz eta elkar-trukerako plaza bihurtuz (liburuak, diskoak, komikiak, jostailuak, bildumazaletasuna...).
- 25. urteurrena bereziki bi ekimenen eskutik ospatu nahi dute Burdinako kideek.
Meategietako bagoneta
2025ean burututako ekintzen artean, XIX. mendeko egurrezko bagonetaren berreskurapena eta txukunketa azpimarratu dute. Garrantzi bereziko piezatzat jo dute. “Gipuzkoako Arditurri eta Plazaola bezalako burdin-meategietan erabiltzen zen bagoneta da. 50 zentimetroko errailetan erabiltzeko prestatua dago, hau da, trenbideak baino zabalera txikiagoa du, eta meategietatik burdina ateratzeko erabiltzen zen, normalean meatzariekin edo animalien indarrez. Baskulantea da, eta alde batera edo bestera deskargatzeko sistema dauka”.
Azalpenak, bideoz, hemen:
25. ospakizuna
Modu berezian 25. urteurrenarekin lotuta, bi ekintza nagusi prestatu dituzte. Batetik, taldearen historia eta argazkiak jasoko dituen liburu edo argitalpena. Eta bestetik, Burdina taldearekin lan egin duten pertsonak, elkarteak eta udal-ordezkariak bilduko dituen ekitaldia antolatu nahi dute. Guztira 150 bat lagun biltzea espero dute, eta hori Ortzaikako karobiaren ekitaldiaren inguruan izatea aurrikusita daukate.
2025ean burututako ekintzak
Hona zenbaitzuk:
- Ate irekien jardunaldia Museoen Nazioarteko Egunean.
- Aingurasutegiko ontziralekuaren bigarren fasea.
- N-Iean mugarri zaharra berriztatzea, Karrikan (449 km).
- Buruntza auzoan: San Roke irudiaren eta ermitaren zahar-berritzeak, eta, Ama Kandidaren iturriaren egonkortzea.
- Ortzaika karobian (Goiburua auzoa) bilkura, urriaren 25ean.
- Gordelekuko funtsak katalogatzen eta ugaritzen.
- XIX. mendeko egurrezko bagonetaren berreskurapena eta txukunketa: “Gipuzkoako Arditurri eta Plazaola bezalako burdin-meategietan erabiltzen zen. 50 zentimetroko errailetan erabiltzeko prestatuta, trenbideak baino zabalera txikiagoa du, eta meategietatik burdina ateratzeko erabiltzen zen, normalean meatzarien edo animalien indarra baliatuz. Baskulantea da, eta alde batera edo bestera deskargatzeko sistema dauka”.

