Andoaingo gaztetxoak izar bilakatu zireneko arratsaldea

Jon Ander Ubeda 2026ko martxoaren 1a

Aurreko hilabeteetan entseguetan ibili ostean, bart egin dute Kantari ikuskizuna Bastero Kulturgunean. Haur ugari igo zen taulagainera eta dozenaka izan ziren arratsalde osoan auditoriorik igaro ziren ikusleak. Gehien-gehienak, artista gazteen etxekoak eta lagunak.

Gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko Kantari izeneko ikuskizuna errealitate bilakatu da. Debagoienan abiatu zen eta dagoeneko hainbat udalerrietara zabaldu da, tartean, Andoainera. Neska-mutikoak euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da asmoa eta, atzokoa ikusita, helburua bete dela esan daiteke.

Oro har, bikain landutako koreografiak aurkeztu zituzten eta bat baino gehiago bikain aritu zen kantuan. Entzulegoak abestuz eta txalo eginez laguntza handia eman zuen, dena esatera. Gatibu, ETS, Pirritx eta Porrotx, Huntza, Berri Txarrak... jendartean aski ezagunak diren abestiak ziren guztiak.

Lehen mailako ikuskizunak

Pantaila handiak, argi eta soinu-muntaia, kea... profesionalen pareko oholtzara igo ziren haurrak, 17 tadetan banatuta. Egun hauetaz argazkiez gozatu ahal izango dute partaideek eta, laster, bideoan zabalduko ditu Aiurrik koreografia guztiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!