Gaztelaniaz izango da literatura solasaldia.
Aurrez, liburuarekin eta solasaldiarekin interesa eduki dezaketen irakurleek aleren bat eskura dezakete liburutegian bertan.
Semearen tragedia, idazpide
Francisco Umbral (Madril, 1932; Madril, 2007) bost urteko bere seme gaztea inspirazio zuen liburua idazten hasi zen 1975ean; idazketari ekin eta agudo, hil egin zitzaion semea, leuzemiak jota.
Idazle madrildarraren goren-goreneko obratzat jo zuten literatura kritikoek bere garaian. Haientzat, obra hibridoa da formalki, memoria-liburuen, egunkari pertsonalen, bakarrizketen eta prosa poetikoen osagaiak baititu berarekin.
