Odol-emaileen hitzordu berria Andoainen, martxoaren 9an

Aiurri 2026ko martxoaren 3a

Martxoaren 9an, astelehenarekin, andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, arratsaldeko 16:30etatik iluntzeko 20:15ak arte. 

Egunean bertan, goizez, hitzordua hartu beharko da, 943 007 884 telefonora deituta. Gotatanta.eus webgunaren bidez ere izena eman daiteke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!