Martxoaren 8an eskolarteko txirrindulari lasterketa antolatu du Andoaingo Txirrindulari Eskolak. Azken urteetako joerari eutsiz, Andoaingoa denboraldiari hasiera emateko proba izango da.
Aurtengoan, inguruko mutilez gain, Gipuzkoa osoko neskak hurbilduko dira. Benjamin, alebin eta infantil mailako proba bana izango da. Lasterketa, beraz, igande goizean izango da.
10:30ean hasita, Kale Berrian gora eta behera ibiliko dira, Laboral Kutxa eta Banco Gipuzcoano zenaren artean.
Eragina trafikoan
Trafikoa eten egingo dute, 10:00-12:00 artean, Laboral Kutxatik Banco Guipuzcoano. Horrekin batera, Ibilbide horretako aparkalekuetatik ibilgailuak kendu beharko dira goizeko 08:00etarako.