Euskaldunak Tolosa hartuko du etxean

Artxiboko irudia.

Ohorezko erregional mailako taldeak, Urkien aurka berdindu ostean, puntu gehiago pilatu nahi ditu. Larunbatean izango du aukera Tolosa aurkari zailaren aurrean. 16:30etan da partida Ubitarte zelaian.

Emakumezkoetan, Euskaldunak 2-1 garaitu zuen Intxaurdi. Sailkapenean aurretik dagoen Antiguokoren aurka ariko da Donostian, igandean (19:20).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!