ANDOAINGO UDALAREN OHARRA
"Andoaingo Udalak poza adierazi nahi du Zabalgunea gaian Amenabarrek kaltetutako herritarrei dirua itzultzeko hartu duen erabakiagatik. Urte luzez bizilagunen artean atsekabea eragin duen afera izan da, eta kudeaketa luze baten ondorioz, modu honetan bideratu izana albiste pozgarria dela deritzogu. Honen alde egin du lan Udalak azken hilabeteetan, eta azkenean hala egikarituko da.
Udalaren lehentasuna orain ordaindu duten herritarrei dirua ahalik eta azkarren, eta, berme guztiekin itzultzen zaiela egiaztatzea izango da. Epaitegiak erabaki beharko du nork eta nola itzuli diru hori".