Udalak zabaldu duen oharrean, azpiegitura berri horrek herritarri iristagarritasunean eragingo dizkien onurak nabarmendu ditu: "azpiegitura berri honi esker, Plaza Nafarroa ingurua eta adinekoen egoitzaren eta auzoko bizilagunen eremua modu erosoagoan konektatuko dira. Irisgarritasuna nabarmen hobetuko da, eta auzotarrek errazago igo ahal izango dute anbulategira, plazetara, parkeetara eta eguneroko zerbitzuetara. Igogailuaren argazki batzuk atxikitzen dizkizuet baliogarri bazaizkizue".
