Udaletxeko balkoitik esaldi bat ageri zen, hizki handiekin, Irradaka azaltzeko baliagarria: "Bada dantza bat, pauso txikiekin, mundua aldatzen duena gurekin. Emakume orok plazan badu lekua, begiraden kateak hautsi du zerua. Gure dantza hau plazaren erdira, borobilean, ni zuri begira elkar kateatuz argitzen da bidea. Gurea baita askatasun sarea".