Martxoak 8 2026

"Noiz normalizatu dugu indarkeria hau guztia?"

Aiurri 2026ko martxoaren 8a

Manifestazio jendetsua abiatu da Goikoplazatik eta, herriguneko kale nagusiak zeharkatu ostean, Zumea plazan amaitu da. Bertan, Andoaingo Mugimendu Feministako kideek adierazpena irakurri dute. Feminismoak zeharkatutako mundua aldarrikatu dute, gertuko eta urruneko errealitate gordinean azpimarra jarriz.

Manifestazioaren amaieran adierazpena irakurri dute, elebitan. Andoain, Euskal Herria eta mundu zabala aintzat hartiu dute eta, bereziki, elkartasuna adierazi diete palestinarrei eta indarkeria pairatzen duten mundu osoko emakumeei.

Honakoa dio adierazpenaren pasarteetakoak:

"Noiz utzi diogu eraildako emakumeen izenak errepikatzeari?
noiz Palestinaz hitz egiteari ?
noiz normalizatu dugu indarkeria guzti hau?
Honek guztiak izena du
honek guztiak izen-abizenak ditu:
faxismoa
zisheteropatriarkatua
kapitalismoa
kolonialismoa.
eta arrazakeria,
munstro erraldoia;
urruti sumatzen duguna
baina gure kaleak ere zapaltzen dituena"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!