Gatikan (Bizkaia) joan den larunbatean jokatu zen finalean, Gaztelekuko pala-pilotariek Loiuko Irtxan Loiu Pilota Klubekoak mendean hartu zituzten. Paleta larruz Iñaki Lopez de Munain-Mikel Begiristan bikoteak jokatu zuen, eta pala motzean, berriz, Ibon Altuna-Koldo Ponce bikoteak. (Gatikan aterarako argazkiak: Mateo Ponce).