Andoainera iritsi da Laburbira

Aiurri 2026ko martxoaren 10a

Artxiboko irudia.

Arratsaldeko 18:30ean, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan, Zine&Hitz zikloaren baitan, "Laburbira" ekimeneko laburmetraiak ikusteko aukera izango da.

Martxoak 10, asteartea. Dohainik
18:30, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoa

TAUPAren "Laburbira" ekimena XXIII. ediziora  iritsi da. Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltarian lan hauek ikusi ahal izango dira:

Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria

  • OLENTZERORI ESKATU NION – Amaia San Sebastian Larzabal.
  • ERREKA ZOKO HORTAN – Ekaitz Bertiz.
  • FISHY – June Asua Olabarria.
  • A-MANIKI – Elixabet Nuñez.
  • GERATZEN DEN HORI – Aitor Gametxo Zabala.
  • ORAIN ZER? – Ainhoa Urgoitia.
  • HOTZIKARA – Ane Cuesta.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!