Udaberriko Jabekuntza Eskola aurkeztu dute

Aiurri 2026ko martxoaren 10a

Jabekuntza Eskolak udaleko berdintasun sailak antolaturiko egitasmoak dira, emakumeen ahalduntze prozesuak bultzatzeko: "Ahalduntzea emakumeek beren buruaren autokontzientzia garatzea, autoestimua lantzea eta dituzten gaitasunak ezagutzea da. Eta baita emakumeoi historikoki ukatu zaizkien espazioak berreskuratzea ere".

Udaberriko programazioan hainbat ikastaro eta lantegi eskainiko dira,  emakumeen garapen pertsonala, soziala eta kolektiboa sustatzeko. Jabekuntza Eskola, askoren artean, topagunea dela adierazi du Haizea Barandiaran zinegotziak: "harremanetarako, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin ikasteko espazioa da. Andoaingo emakumeen artean sareak sortzea du helburu, elkar ezagutzeko, elkarri laguntzeko eta elkarrekin gozatzeko".

Ikastaro guztiak doakoak izango dira

  • Batukada feminista
    Astelehenak. Apirilak 20, maiatzak 18, ekainak 1, 15.
    18:00-20:00, Leizaran Institutua. Botapa Batukada.
  • RAP ikastaroa 
    Asteazkenak. Apirilak 15 eta 17.  
    18:00-20:00, Arrate.  Elena Caballero (LA BASU)
  • Ongizate emozionalerako eta autozainketarako lantegiak
    Astearteak. Apirilak 14, 28, maiatzak 12, 26, ekainak 9.
    10:00-12:00, Arrate. Saioa Garmendia.
  • Filofeministak: Filosofa errepublikarrak etxe bila “erbestean”
    Astelehenak. Apirilak 13, 27, maiatzak 11, 25, ekainak 8, 15.
    18:30-20:30, Arrate. Marisa Hurtado.
  • Mendi orientazioa. 
    Ekainak 5, ostirala (17:00-20:30). Ekainak 6, larunbata (09:00-14:00). Ekainak 7, igandea (09:00-14:00). Patri Espinar.
  • Elektraindar lantegia: argia eskuz esku
    Ostegunak. Apirilak 16, 23, 30, maiatzak 7, 14, 21, 28.
    17:00-20:00, Arrate. Paz Carbajosa.
  • Ibilian irakurri: Maitasunaren kapital feministaz
    Astearteak. Apirilak 14, maiatzak 5, ekainak 9.
    18:30-20:30, Arrate. Iratxe Retolaza.
  • Nutrizioa perimenopausia eta menopausian
    Astearteak. Maiatzak 19, 26, ekainak 2.
    18:30-20:30, Arrate. Aitziber Aizpuru.
  • Sendabelarrak ezagutzen  I
    Asteazkenak. Maiatzak 20, 27 ekainak 3, 10. 
    18:00-20:00, Arrate. Kris Lizarraga.
  • Gure zoru pelbikoa konkistatuz!
    Ostegunak. Ekainak 4, 11, 18.
    17:00-19:00, Arrate. Sara Majarenas.
  • Jatorri anitzetako emakumeen elkargune multikulturala
  • Asteartero. 16:30-18:30, Arrate. Sorburu.

Izen-ematea martxoaren 11tik aurrera zabalduko da, eta ikastaro bakoitza hasi baino 15 egun lehenago itxiko da.

 

Izena emateko bideak:

  • Webgunea: jabekuntza.andoain.eus
  • Andoaingo Udaleko Berdintasun Saila
  • Telefonoa: 943 300 830 (380 eta 385 luzapenak)
  • Emaila: berdintasuna@andoain.eus
  • Andoaingo Udaleko ATARIA zerbitzua
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!