Herri barruko trafikoa murriztuko dute larunbat arratsaldean, Andoaingo Duatloiak iraun bitartean

Aiurri 2026ko martxoaren 11

Artxiboko irudia.

15:00etatik 18:00etara trafikoan eragina izango du kirol probak

Murrizketa, ibilgailuentzat

  • Extremadura, Galardi, Gabriel Aresti, Plazaola, Alkartasuna, La Salle, Arantzibia, Arantzibia plaza.
  • Olagain auzoa (Joakin Larreta, Bertxin eta Olaburu etxea).
  • Kale Berria eta Leitzaran kalea: Aingurasutegi 3-5etik, Zumea oinezko gunetik, Zumea atzekalderaino (Miranda pasealekuaren parean).
  • Kale Nagusia, J. B. Erro, Agustin Leitza (Pio Barojatik Kale Nagusiraino). Leitzaran bideko baserriak.
  • Berrozpetxiki, Gudarien etorbidea, Txitxarrain, Martin Ugalde parkea.

Bus geltokiak, tokiz aldatuta

  • Garraio publikoari dagokionez, autobus zerbitzuan ere aldaketak izango dira:
  • Autobusek ezin izango dute Txitibar biribilgunetik Kale Berrira joan. Txitibarko biribilgunea geltoki gisa erabiliko da.
  • Gurutze Gorritik ezingo dira sartu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!