Urtean bitan (martxoa eta urria) gertatzen den fenomeno ikusgarria izan ohi da kurrilo arruntaren migrazioa. Kurriloek urria aldera uzten dute Europako iparraldean eta Asiako erdialdean eta ipar-ekialdean daukaten habitata, eta taldeka, Iberiar Penintsulako hego-mendebaldera abiatzen dira. Bertan, martxoa bitarte egiten dute bizialdia.
G. Quintasek hegazti migratzaile horren gaineko hainbat ezaugarri azaldu zituen. Besteak beste: korronte termikoez baliatzeko eta energia aurrezteko bidaiatzen dutela V formazioan; gaueko ilunpean eta lainupean elkarren artean komunikatzeko eta kohesioa mantentzeko egiten dituztela soinu bereizgarriak, aurreko urtetatik bidea ikasita daukaten beteranoek zer nolako diziplinarekin txandakatzen dituzten gidaritza lanak; beren bidaldietan zergatik hautatzen dituzten aintzirak, putzuak... puntu estrategiko gisa egonaldiak egiteko; ez dutela migratzen hotzagatik, baizik eta elurretatik eta jelagatik urruntzeko eta elikagaiak edukiko dituzten eremu geografikoak topatzeko; zein baldintzetan izaten den bikoteen ugalketa prozesua eta kumeen zaintza...
Eskarmentu handiko ornitologoa
Jose Luis G. Quintas ospe handiko ornitologoa da. Bianiztasunaren kontserbazioa helburu duen SEO/BirdLife Espainiako Ornitologia Elkarteko elkarteko, eta, hegazti mokozabalen segimendua eta eraztunen irakurketa egiten duen SEyLA ekimeneko kidea da.

