Andoaingo Greba Batzordeen adierazpena:
"Patronalak ez du gutxieneko soldata duinik nahi Hego Euskal Herriko langileontzat eta uko egin dio sindikatuek zabaldu nahi izan duten negoziazio mahaiari. Nafarroako parlamentuko mahaian eta EAEn –EAJk zein PSEk– atea itxi diote 140.000 herritarren sinadurek babestutako Herri Ekimen Legegileari, gobernuen eta patronalen arteko aliantza sendoa agerian utziz. Bizitza etengabe garestitzen ari da baina soldatak ez dira neurri berean igo. Langileok eros ahalmena galdu dugu eta, geroz eta pertsona gehiago pobretzen ari da, bereziki, emakume, gazte eta migratutako pertsonak. Ez dugu onartuko Euskal Herrian zein Andoainen edo Urnietan, inork bizitza duinerako nahikoa diru sarrera ez izatea, gutxi batzuk irabazi errekorrak dituzten bitartean. Euskal herriko errealitatera egokitutako gutxieneko soldata behar dugu eta, horregatik, Greba Orokorrera goaz!!
Martxoaren 17rako hainbat ekimen izango dira eta, Andoaingo biztanle orori dei egin nahi diegu horietan parte hartzera.
Andoain
- 06:00 Piketeak Industriguneetara.
- 11:30 Anoetako estadiotik abiatuko den zutabera joko dugu, Donostiako manifestazioarekin bat egiteko.
- 18:30 Goikoplazatik Zumeara, manifestazioa.
Martxoaren 17an Urnieta eta Andoain grebara!!
Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1500 euro, aberastasuna banatzeko".