Umorea eta kritika soziala uztartzen dituen "Segunda Convocatoria" antzeztuko du Urrup taldeak Basteron

Aiurri 2026ko martxoaren 12a

Urrup taldeko antzezleak (Argazkia: Urrup antzerki taldea)

Ordiziako Urrup antzerkia taldeak umorea eta kritika soziala uztartzen dituen Segunda convocatoria antzerki-obra antzeztuko du Basteron, ostiralean, 19:30etik aurrera, Zuena Emakumeen Topalekuak antolatuta.

Zortzi eurotan jarri dute sarrera, eta Zuenak Extremadura 2 Bis kalean daukan egoitzan (17:00etatik 19:00etara), edota, Basteron bertan eskura daiteke.

Ana Martinezek idatzi eta Rosa Rojok zuzendu duen Segunda convocatoria antzezlanak umorea eta kritika soziala uztartzen ditu, modu arin eta hurbilean. Taldeak adierazi duenez, “eguneroko egoera absurdoen bidez, presioak, itxaropenak eta porrotaren beldurra islatzen ditu lanak. Elkarrizketek eta pertsonaien arteko harremanek barrea eta ikusleen hausnarketa bultzatzen dituzte".

Ibilbide luzekoa antzerki taldea ordiziarra da Urrup. Nekane Aramendi, Itsaso Ortega, Marisol Cavero, Gorka Lariz, Jose Luis Elorza, Inaxio Lakunza, Ana Martinez eta Martin Etxebarria dira taldeko antzezleak.

Besteak beste, Tuppersex, Si ellas hablaran, El parto edota El 27 antzezlanak taularatu izan dituzte, denak ere Ana Martinezek idatzitakoak. Egile ospetsuen obrei heldu izan diete; tartean, Jardiel Poncela, Dario Fo, Shakespeare, Federico Garcia Lorca, Anton Chejov, Eugene Ionesco edota Tennessee Williams. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!