Figura txikien pintura lehiaketa eta erakusketaren aurkezpena

Aiurri 2026ko martxoaren 12a

Iberian North Model Show izenburua daraman figura txikien pintura lehiaketa eta erakusketa ospatuko dute asteburuan (martxoaren 13, 14 eta 15ean) Basteroko erakusketa gelan. 

Gonzalo Martinez Andoaingo Enderren Jokoa Elkarteko ordezkaria, Iker Inza Hernaniko DistopiaGames pintura eta miniaturen dendako arduradunak, eta, Martin Mateos artista eta epaimahaikideak aurkeztu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!