KORRIKA

Bokata-afari musikatua, Korrika iritsi aurreko orduetan

Aiurri 2026ko martxoaren 13a

Artxiboko irudia.

Martxoaren 23an bokata-afaria antolatu du Korrika batzordeak. Txartelak salgai daude hilaren 20ra bitarte Keinun eta Ernaitzan.

Bokata-afari musikatua Zumea plazan izango da eta, euriarekin, Makaldegian. Bi bokaten artean aukeratu ahal izango da: xolomoa (gehi gazta eta piperrak)  eta patata tortilla. 6,50 eurotako prezioan salduko dira eta dagoeneko txartelak eros daitezke Keinun eta Ernaitzan. Azken eguna martxoaren 20a izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!