Zumeatarrako lasterkariak hirugarren geratu dira taldeka, Espainiako maratoi txapelketan

Aiurri 2026ko martxoaren 16a

Javi Menta, Ander Lazkano eta Borja Barrague, Bartzelonan, atzo (Argazkia: Javi Menta)

Zumeatarra Kirol Taldeko Javi Menta, Ander Lazkano eta Borja Barrague maratoilariek hirugarren postua lortu dute Bartzelonan, Espainiako taldekako txapelketan. 

Taldeka, sailkapena gizonezkoetan (taldeetako lehen hiru korrikalariak hartzen dira kontuan):

1.- Carnicas Serrano (Valentzia). 06:55:40.

2.- Atletico Oroel (Jaca). 07:11:35.

3.- Zumetarra Kirol Taldea (Andoain). 07.18:49.

Podiuma, Valentzia, Jaca eta Andoaingo korrikalariek osatu zuten (Argazkia: Javi Menta)

Bakarka, berriz, hona lasterkariek egindako denborak:

1.- Ricardo Rosado. 02:13:31.

12.- Javi Menta Martinez 02:21:22.

27.- Ander Lazkano Letamendi 02:25:55.

37.- Borja Barrague Calvo 02:32:40.

Bestalde, nabarmentzekoa ere bada Iraitz Arrospide korrikalari billabonatarrak laugarren postua eskuratu zuela, 02:17:48 denbira eginda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!