Greba Orokorrak eragina izango du Udal zerbitzuetan

Aiurri 2026ko martxoaren 16a

Artxiboko irudia.

Martxoak 17, asteartea, Greba Orokorra deitu dute Hego Euskal Herrian. Andoaingo Udal zerbitzuetan eragina izango du sindikatuen deialdiak.

Arrate eta Allurralde, itxita

Oharra argitara eman dute: “Martxoaren 17ko greba orokorrerako deialdia dela eta, gure abonatu eta erabiltzaile guztiei jakinarazten diegu udal kirol instalazioetako langile gehienek deialdiarekin bat egitea erabaki dutela eta, ondorioz, Udalaren kirol instalazio guztiak itxita egongo dira”.

Galardi, CIP eta Hiribusa, gutxieneko zerbitzua

Ez da ohiko ordutegia izango Haurreskolan, oinarrizko lanbide heziketa zentruan eta herri barruko bus zerbitzuan.

Bastero Kulturgunea, gelen araberakoa

Flauta, bibolina, tronpeta, tronboia, tronpa, saxoa… hainbat ikastaro bertan behera utzi dituzte. Eta taldekoetan, musita-hezkuntza A eta hastapena A eta B.

Ataria, bihar arte ez da jakingo

Ezin da bermatu ohiko funtzionamendua eta egunean bertan jakingo da, azkenik, zabalik edo itxita izango den.

Gainerako sektoreak

Hezkuntzan, merkataritzan, industrian... hainbatek greba egingo dutela iragarri badute ere, goizak aurrera joan ahala argituko da beste askoren erabakia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!