Azokan jarritako standetan, irakasleek eta ikasleek zikloen edukiak, praktikak eta lanbide-irtenbideak azaltzen dituzte, eta bisitariek orientazio pertsonalizatua jasotzeko aukera dute. Bideoan, Uxue Iruretagoiena (Leizaran Institutua), Xabi Garin (La Salle Berrozpe) eta Iban Cortes (ESCIVI) irakasleen azalpenak biltzen dira. Bi egunetan -martxoaren 16 eta 18an- luzatzen da azoka.