Ertzaintzaren karga, manifestarien aurka

Aiurri 2026ko martxoaren 17a

Tentsio uneak izan dira N1 errepidean, Bazkardo aldean. Bereziki, manifestariak N1 errepidetik kanpo zeudenean. Bertan ziren polizietako batzuk manifestarien aurka oldartu dira eta, sindikatuek adierazi dutenez, zauritu bat dago.

N1 errepidearen ertzean, eskilara aldera zihoazela, Ertzaintza kolpeka hasi da manifestarien aurka. Tentsio une handiak izan dira, orduan. "Bagoazela!" entzun zitekeen manifestarien artean, eta "gelditzeko esan!" eskaera ere bertan zegoen Ertzaintzaren arduradunari.

Ertzaintza N1 errepidera iritsi denean, errepidea moztuta zegoen alde banatan. Lehenik Bazkardo aldekoa desalojatu dute eta, ondoren, Calonge aldekoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!