Martxoaren 23an ospatuko da Korrika eguna Andoainen, eta aparteko hitzordu hari begira, Bertso triki poteoa egin dute ilunabarrean herriko kaleetan, Urki dantza taldeak eta Punttuka bertso eskolak antolatuta. Erromeria zaleek, Eñaut Martikorena eta Andoni Mujika Anatx bertsolariak izan dituzte bidelagun, bideoan ikus litekeen moduan.