Aljeria, Maroko, Mauritania, Pakistan, Ghana, Senegal, Angola eta Sahara herrialdeetako jatorria duten pertsonak elkartu dira Arrate pilotalekuan. Dozenaka ziren, gehienak Andoaingoak, baina baita inguruko herrietakoak ere. Adunatik, Urnietatik, Lasarte-Oriatik eta Amasa-Villabonatik hurbildu direla adierazi diote antolatzaileek Aiurriri.
Amaiera ospatzeko gosari herrikoia antolatu dute Arraten bertan. Lurralde haietako janaria eta infusioak dastatzeko aukera izan da.