KORRIKA

Korrikaren eta euskararen aldeko oihu egin dute, ibilbide osoan

Aiurri 2026ko martxoaren 23a

Mendigain ikastetxeko ikasleekin abiatu da Korrika txikia eta, ondoren Pedro Mari Otañoko eta Zubimusu ikastolako ikasleek hartu dute lekukoa. Uliazpi fundazioko kideek ere parte hartu dute Korrika Txikian, eta haiek eraman dute lekukoa Amasa-Villabonara. Han zituzten zain 6. mailako ikasleak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!