Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea, Ainhoa Andraka dira bere zuzendariak, eta horietatik, Zuazo izango da emanaldian, ikusleekin solasaldia egiteko asmoz.
Filmaren sinopsiaren arabera, “Ordura arte ikusi gabeko zinta batzuk aurkitu ondoren, Juan Carlos Perezek -Itoiz talde ikonikoaren liderrak- unerik gorenean taldea desegiteari buruz hausnartuko du, poperanzko estilo-aldaketaren ondoren (gaur egun ukatzen jarraitzen du aldaketa hori). Horrela, Juan Carlosek taldearen muinerako bidaia katartikoa hasiko du, 70eko hamarkadan hasi zirenetik Mutrikuko rock-talde progresibo gisa; iraganarekin adiskidetzeko balioko dio hori gogoratzeak".
Udaleko Euskara Sailak antolatu duen Zine&Hitz zikloaren ekimenetako bat da Itoiz udako sesioak-en emanaldia. Asier Urbietaren Faisaien irla pelikulak ireki zuen zikloa, martxoaren 16an, berriz, Alex Tello zuzendariaren Animo filmaren txanda izan zen.