Andoaingo euskara biziberritzeko plan berriak AROA izena du eta Udalak Elhuyarrekin lankidetzan abiarazi du. Egunotan martxan jarri dute on-line galdetegia eta herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu diete, udaletxean gaur egin duten agerraldian. Euskararen inguruko motibazioen, erabileraren eta elkarreraginaren gaineko galderak dira.