Eskerrik asko denei!

Andoaingo Greba Batzordea 2026ko martxoaren 27a

Joan den asteartean, Martxoaren 17an, agerikoa izan zen oso Andoainen Greba Eguna izan zela. Eta hori, hein handi batean, herriko ostalari eta komertzio txikietako jabe eta langileei esker izan zen.

Elkartasun ariketa izugarria izan zen zuen guztien aldetik!

Andoaingo Greba Batzordea osatzen dugunok, eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotzez eta deia luzatu Andoaindar guztiei:

  1. Andoainen kontsumitu dezatela.
  2. Herriko komertzio eta tabernak babestu ditzatela.
  3. Guztion artean, herria zaintzen eta egiten jarrai dezagula.

Gure eguneroko erabaki txikiek garrantzi handia dute Andoaian herri bizia izan dadin.

ESKERRIK ASKO DENEI!

Andoaingo greba batzordea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!