Hainbat jatorrietako herritarrak bildu ziren Batzokian atzo, Su-artean Gure-artean ekimenak sustatuta

Aiurri 2026ko martxoaren 27a

Jatorri eta adin guztietako parte-hartzaileak Batzokian, atzo (Argazkia: Ongi Etorri Eskolara)

Mundu hainbat jatorrietako andoaindarrak elkartu ziren Batzokian, atzo ilunabarrean, kulturartekotasuna sustatzen duen Su-artean Gure-artean ekimenak antolatuta.

Joan den astean, ostiralarekin, amaitu zen Andoaingo musulmanen Ramadaneko hilabetea. Hori dela eta, Ongi Etorri Eskolara proiektuak sustatzen duen Su-artean Gure-artean ekimenak bigarren saioa egin zuen atzo Batzokia elkartean, Ramadanaren amaiera ospatzeko.

70 parte-hartzaile erakarri zituen atzoko saioak; lepo jarri zuten elkartea, eta aldarte polita eduki zuten kulturarteko harremanez gozatu ahal izateko.

Hain zuzen, Marokoko eta Aljeriako txahal haragia fruitu sekoekin, Marokoko sagar eta kanalezko bizkotxoa, Marokoko gazta tarta, Euskal Herriko taloak eta Sahara eta Marokoko te-a zan zituzten mahaian jaki eta edari gisa, Batzokira bertaratu ziren herritarrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!