Berrueta, Zipitria, Agirre eta Piñeiro Gaztelekuko pilotari gazteek finalak jokatuko dituzte Arraten, arratsaldean

Aiurri 2026ko martxoaren 27a

Gaur Arraten jokatuko diren gazten mailetako hiru finaletatik bitan hartuko dute parte Gaztelekuko pilotariek, arratsaldeko 18:30ean hasita. Eñaut Berrueta eta Ekhi Zipitria esku-pilotariak eta Oier Agirre eta Ander Piñeiro zesta pilotariak lehian ikusteko aukera edukiko dute pilotazaleek, hain zuzen.

Eskuzkoak izango dira lehenbiziko bi finalak, eta zestakoa hirugarrena.

Eñaut Berruetak eta Ekhi Zipitriak eskuz binakako errendimenduko Gipuzkoako txapelketako infantilen 2. mailako ekialdeko finala jokatuko dute. Hernaniko elkarteko Hernani 1 taldeko bi pilotari izango dira aurkari.

Oier Agirrek eta Ander Piñeirok, berriz, zesta puntako binakako eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute, infantil B mailan. Danok Bat elkarteko Urreizti eta Zearra izango dituzte aurrez aurre.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!