Jende ugari erakarri zuen Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatu duen erakusketak atzo ilunabarrean; tartean, haur haien familiarrak eta lagunak, eta batik bat, oraindik bizi den haur haietakoren bat edo beste. Alde horretatik, aipatzekoa da bereziki, datorren ekainean 98 urte beteko dituen Emilio Truchuelo andoaindarraren presentzia. Izan ere, protagonista bilakatu baitzen argazkilari ohia ekitaldian; berak eman zion akabera hizlarien tarteari; zenbait zertzelada eman zituen Frantzian egin behar izan zuen egonaldiaren gainean.
Bere aurretik mintzatu ziren hizlari guztiek ere, oroimen historikoaren premia nabarmendu zuten. Hain zuzen, Marta Lasa kultura zinegotziak aurkeztu zuen ekitaldian, hainbat ordezkarik hartu zuten hitza: Andoni Alvarez alkateak, Marta Trutxuelo Udal Artxiboko arduradunak, Intxorta 1937 Kultur Elkarteko Josu Chuecak eta Julia Mongek, eta, Monica Jato Birminghameko unibertsitateko irakasleak.
Andoaingo haurren presentzia
Gipuzkoako milaka haurrek jasan behar izan zuten bzipenen gaineko informazioa eta gogoetak ditu oinarri erakusketak, eta eginkizun horri ghelduta, tarte berezia hartzen dute Andoaingo haurrek,
Hain zuzen, haur horietako zenbaiten irudiak oihal erraldoietan agertzen zaizkio Basteroko erakusketa gelara hurbiltzen den bisitariari, hasteko eta behin. Horiek dira: Bixente Huizi, Emilio Truchuelo, Barandiaran anaiak (Joseba, Juan Batista, Bittor eta Dabid), Ugalde Orradre familiako zenbait kide (Peio aita eta Martin eta Joseba semeak), Conchi eta Manoli Diez de Ure ahizpak, eta, Nati, Rosario eta Basilia Martinez Rello ahizpak. Besteak beste,
Andoaingo haurren testigantzak jasotzen dituen bideo berezia ere ikusi liteke erakusketan barrena.