Ohorezko erregional mailari eusteko hiru puntu gehiago

Aiurri 2026ko martxoaren 29a

Artxiboko irudia.

Bart 2-1 irabazi dio Euskaldunak Deusturi Ubitarte zelaian. Estrainekoz, gainera, bi garaipen kateatu ditu jarraian. 

28 jardunaldi igaro dira eta denboraldia amaitzeko beste 6 falta badira ere, atzokoa finalaren parekoa izan zen Euskaldunarentzat. Aurrean zuen Deustu, sailkapena ixten duen taldea. Irabazi beharra zegoen mailari eusteko xede horretan. Eta hala izan zen. Hiru puntuak etxean geratu eta, aurreko hiru puntuez gain, garrantzi handiko 6 puntu bereganatu dituzte. Aste Santuko oporraldiaren ostean berrekingo diote ligari, emozioz beteriko sei jardunaldirekin. Orioko, Amaikak Bat, Euskalduna, Mutriku, Hernani eta Deustu. Sailkapenaren azken postuetan diren sei talde horien arteko ligaxka zirraragarria izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!